XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Itzuliko naiz zure bila.

Arkadii Ivanovitch berak ere burua galtzen zuen.

Kapela jantzi eta irteteko prestatu zen.

Vasia, esaneko eta sosegaturik eseri egin zen; haren begiek bakarrik salatzen zuten halako erabaki arraro bat.

Arkadiik, berriz etxera itzuliz, mahai gainean zegoen haizto bat eraman zuen zuhurki; gero, zorigaitzekoari azken begirada bat zuzenduz, presaka etxea utzi zuen.

Zortziak ziren.

Ordurako egunaren argiak, goizeko ilun izpiak janik zituen.

Arkadiik ordubete baino gehiago egin zuen korrika mediku bat ere aurkitu gabe.

Atezainengandik lorturiko zuzenbideetakoak, etxean ez zeuden; batzu, heritegian zirelako, beste batzu hiriko mediku zerbitzuetara joanak zirelako.

Bat bakarra zegoen etxean gaisoak bisitatzen.

Galde asko egin zion morroinari, honek Ivanovitchen etorrera adierazi baitzion.

Zer moduzkoa zen, zer nahi zuen, eta zer itxura zuen jakin nahi zuen.

Azkenean, etxetik ezin zitekeela irten esan zuen, zeregin gehiegi zuela egongelan zeukan gaiso mordoarekin eta (...).